You are on page 1of 22

INPERIALISMOA ETA

LEHEN MUNDU GERRA


 Zer izan zen inperialismoa?
 Zeintzuk izan ziren inperio nagusiak?
 Inperialismoaren ondorioak

 Lehen Mundu Gerraren garapena


 Gerraren ondorioak
Inperialismoa, fenomeno berria
XVI-XVIII. mende bitartean Inperio Kolonial Handien garaia
zen (Espainia, Portugal, Ingalaterra, Frantzia eta Holanda).
Merkantilismo sisteman oinarrituta zeuden.

1870 inguruan agertu ziren:

Inperio kolonial berriak Europan (Belgika, Alemania, Italia)


Europatik kanpo beste bi (A.E.B. eta Japonia)
Ingalaterrak eta Frantziak haien inperioak handitu zituzten
Portugalek eta Holandak mantendu egin zituzten
Espainiak Amerika eta Ozeano Bareko koloniak galdu zituen

Mundu gehiena konkistatu zuten:


1800. urtean munduko %35 Europa edo Estatu Batuen menpe zegoen.
1914an %84 baino gehiago. Grafikoa hemen
Potentzia handiek 1914an jabetzan zituzten koloniak
Hedapen inperialistaren faktoreak
Ekonomikoak
Inperialismoa industrialiazioaren ondorioa da.
Europako herrialdek soberako kapitalak inbertitzeko
eta lehengai merkeak lortzeko lekuak bilatzen
zituzten; baita ere, produktuak saltzeko merkatuak.

Politikoak
Koloniek potentzia handien eskakizun estrategikoak
betetzen zituzten. Beste batzuetan sentimendu
nazionala sendotu eta nazioarteko prestigioa handitu
ere nahi zuten

Ideologikoak
Nagusitasun sentimenduak eta zibilizatzeko idealak. Ebangelizazioa.
Menperatze motak
Koloniak
Potentziaren subiranotasun eta administrazioaren
menpe zeuden. Metropoliek kontrol politikoa zuten.

Emakidak
Herrialde independente batzuek merkataritza abantaila eta
portu batzuk ematen zizkieten

Protektoratuak
Potentzia babesleak kanpo politika eta aberastasunak kontrolatzen zituzten eta
bertakoak barne politikaz arduratzen ziren
Zeintzuk izan ziren inperio nagusiak?
 Britainia Handiko inperioa
Garaiko inperio kolonialik handiena. Kontinente guztietan zituen koloniak, funtsezko
gune estrategikoetan (Gibraltar, Suez, Singapur, Hong Kong), horrela, Britainia
Handia munduko itsas bideen jaun eta jabe zen. India kolonia nagusia zen. Afrikan,
hegoaldetik (Lurmutur Hiria) iparraldera (Egipto) egin zuen aurrera. Kanada eta
Ozeaniako zati handi bat ere bazuen.

Frantziako inperioa
Munduko bigarren inperioa zen garrantziari eta tamainari dagokienez. Afrikan
Mediterraneoko kostaldean hasi zen hedatzen (Algeria, Tunis eta Marrokoko
protektoratua) eta lurralde handiak lortu zituen kontinente honetako erdialdean eta
mendebaldean. Asian, Indotxina

Europako beste inperio batzuk


Alemaniak eta Italiak berandu hasi zituzten haien hedapen inperialistak. Bi
herrialdeok koloniak lortu zituzten Afrikan. Belgikako erregeak Kongo lortu zuen.
Errusiak mugen ondoan konkistatu zituen lurraldeak (Siberia, India eta Txinaraino
hedatu zen)
 1800eko inperio kolonialen mapa
 1914ko inperio kolonialen mapa
 Afrika Berlingo Konferentzia egin ondoren (1885)
Inperioak 1800ean
Inperioak 1914an
Afrika 1914an
Zeintzuk izan ziren inperio nagusiak? (2)

Europatik kanpoko inperioak


 Amerikako Estatua Batuak
Espainia garaitu ondoren lortu zuten beren inperioa Kuba, Filipinak eta Puerto
Rico menperatuz. Gainera, hedapen ekonomikoa hasi zuten, dolarraren
inperialismoa eta Amerikako herrialdeak haien menpean geratu ziren.

 Japonia
Asiatik hedatu zen Txina eta Errusiari aurka egiten. Beraz, Korea eta Formosa
konkistatu eta Mantxurian protektoratua ezarri zuen.

Kontzeptu mapa
Inperialismoaren ondorioak (1)
 Kolonizatutako herrialdeentzat
 Politikan
Administrazio modernoa eta antolamendu politikorako
Europako ereduak ezarri ziren. Mugak egiterakoan
ez zituzten kontuan hartu bertako
desberdintasunak eta horrek arazoak ekarri zituen.

 Ekonomian
Sail handien nekazaritzan eta meatzeen
ustiapenean oinarritutako ekonomia nagusitu zen.

Gizartean
Gizarte tradizionala desagertu zen eta indigenak baztertu egin zituzten. Heriotza
tasa txikitu egin zen, Europako osasun ohitura batzuk ezarri baitziren.

 Kulturan
Mendebaldeko zibilizazioa kolonietan inposatzeak krisi sakona eragin zuen bertako
kulturetan.
Inperialismoaren ondorioak (2)
 Herrialde kolonizatzaileentzat
 Ekonomian
Potentziek beren hazkundea jarraitu ahal izan zuten.
Lehengaiez hornitu ziren eta koloniei saldu zizkieten
industriako produktuak; honetaz gain, trenbideak, errepideak
eta portuak eraiki zituzten. Honi guztiari esker irabazi handiak
lortu zituzten.

Kulturan
Mendebaldeko kultura hedatu zen kontinente guztietan eta
europarrek beste zibilizazio batzuk ezagutzeko aukera izan
zuten. Dena den, mendebaldekoek zuten nagusitasun
sentimendua areagotu zen.

Kontzeptu mapa
Inperialismoaren ondorioak (3)
 Nazioarteko ondorioak
Potentzien arteko harremanetan tirabirak sortu ziren eta horrek Lehen Mundu
Gerra piztea ekarri zuen .

Ezarrita zegoen “Orekaren Politika” (potentziek ez zuten


nagusitasunik gainerakoekiko) Alemaniak apurtu zuen .

1890eko hamarkadan zenbait itun sinatu ziren eta Europa bi


zatitan zatitu zen:
 Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austrohungariar Inperioa
eta Italia
 Entente Hirukoitza: Britainia Handia, Frantzia eta
Errusia

Gastu militarrak handitu ziren eta belizismoa eta


abertzaletasuna piztu zituzten. Aldi berean, potentzien arteko
tokian tokiko gatazkak areagotu ziren (Marrokon, Balkanetan)
Lehen Mundu Gerraren hasiera
 Gerraren pizgarria
1914ko ekainean serbiarren aldeko bosniar batek
Austrohungariar inperioko Frantzisko Fernando
Artxidukea hil zuen. Austriak Serbiari deklaratu zion
gerra. Zenbait gerra deklarazio gertatu ziren
elkarren segidan

 Parte hartzaileak
 Aliantza Hirukoitza
 Alemania
 Austrohungariar Inperioa
 Turkia
 Bulgaria

 Entente Hirukoitza
 Frantzia
 Britainia Handia
 Errusia
 Italia
Lehen Mundu Gerraren garapena (1)
 Zergatik izan zen gerra
desberdina?
Militarrek gerra motza izango
zela pentsatzen bazuten ere lau
urte iraun zuen. Ondorioak
izugarriak izan ziren.
Berrikuntza asko geratu ziren
aurreko gatazkekiko.

 Atzeguardia guztiak mobilizatu zituen

 Gerran zeunden estatuek gerra ekonomia hartu zuten sektore guztietan.


Kontsumoa murriztu egin zen armadak hornitzeko. Lantegietan gazteak
ordezteko eskulana errekrutatu zen (emakumezkoak, adineko gizonak).

 Aurrerapen teknologikoak erabili ziren arma industrian (gerra hegazkina,


itsaspekoa, gas toxikoa, tankeak)
Lehen Mundu Gerraren garapena (2)
 Gerraren leku nagusiak
 Frantziako ipar-mendebaldea
 Ekialdeko frontea
 Italiako iparraldea
 Itsasoa; Alemaniak, Britainia Handia baino ahulagoa zela ohartuta, itsaspeko
gerra egin zuen
 Gerraren lau aldiak
 Mugimenduen gerra (1914), Alemaniak mendebalean gerra azkarra egin nahi
zuen Frantzia menperatzeko eta ekialderantz jotzeko. Frantziak erasoari eutsi zion
Marnen. Hala ere, Alemaniak Errusian sartzea lortu zuen
 Posizioen gerra. Fronteak egonkortu egin ziren eta lubakien defentsa taktika
hartu zuten. Milaka lagun hil ziren (Verdunen, Sommen), baina inork ez zuen
aurrera egin.
 1917. Urtean Errusiako frontea erori zen iraultza boltxebikearen ondorioz
Errusia erretiratu baitzen. Ameriketako Estatu Batuak aliatuen alde sartu ziren
gerran eta erabakigarria izan zen
 Gerraren amaiera. Alemaniak Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen Errusiarekin
(1918). Frantziak erasoei ekin zien fronte guztietan. Erdialdeko inperioak errenditu
egin ziren. 1918ko azaroaren 11n armistizioa sinatu zuten
 Gerraren mapa.
Lehen Mundu Gerraren bilakaera
Lehen Mundu Gerraren garapena (3)
 Bake itunak
 1919. urtean Parisko Konferentzia
Garaituekin kontatu gabe, Frantziak,
Britainia Handiak AEBek eta Italiak
hartu zituzten erabakiak eta ezarritako
baldintzak onartzera behartu zituzten
garaitutako herrialdeak.

 Parisko Konferentzian Nazioen


Elkartea sortzea adostu zuten, bakea
zaintzeko eta herrialdeen arteko gatazkak
negoziazioaren bidez konpontzeko.

Versaillesko Ituna (1919) Alemaniari leporatu zioten gerra gertatu izanaren errua
eta zigor gogorrak ezarri zizkioten: lurraldeak galdu, armada murriztu, Rhin
ibaiaren ezkerraldea desmilitarizatu eta Frantziak Sarre eskualdea okupatu zuen.
Honek Alemaniaren mendeku gogoa areagotu zuen.
Gerraren ondorioak (1)
 Hildakoak eta kalte materialak
 Mobilizatutako 65 milioi lagunetatik,
9 milioi hil eta beste 9 milioi zauritu
ziren. Frantziak galdu zuen biztanleri
gehien, ondoren Alemaniak, Austria-
Hungariak eta Errusiak.
 Kalte material handiak. Europako
herrialdeetako ekonomia asko ahuldu zen
eta maileguak eskatu behar izan
zizkieten Estatu Batuei, lehen potentzia
berriari.

 Politikoak eta sozialak


 Ekonomia egoera txarrak giro iraultzailea piztu zuen kontinente osoan (gerra
zibilak, grebak...).
 Zenbait herrialdetan gobernu sozialdemokratak edo laboristak sortu eta
ezkerreko politika erreformistak egiten saiatu ziren
Gerraren ondorioak (2)
 Lurralde aldaketak
 Gerra ondorengo itunek, Versailleskoa (1919), Saint Germaingoa (1919),
Trianongoa (1920) eta Sevreskoa (1920), erabat aldatu zuten Europako mapa.
 Europan gerra hasi baino lehen zeuden bost inperio handietatik, Britainia
Handiko inperioa soilik iraun zuen.
 Alemaniak kolonia guztiak galdu eta Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli behar izan
zizkion, Schleswig-eko dukerria Danimarkari eta Posnania eta Dantzig-eko korridorea
Polonia estatu berriari.
 Austrohungariar inperioa lau estatutan banatu zen: Austria, Hungaria,
Jugoslavia eta Txekoslovakia.
 Errusiar inperioan. Finlandiak, Estoniak, Letoniak eta Lituaniak independentzia
lortu zuten.
 Italiak Trento eta Istriako lurraldeak anexionatu zituen.
 Otomandar inperioak Europako lurralde batzuk galdu zituen, Greziak eta
Errumaniak eskuratu zituztenak, eta Mesopotamia, Palestina, Siria eta Armeniako
Probintziak aliatuei eman behar izan zizkien
 Europa eta Ekilade Hurbileko mapa Lehen Mundu Gerraren ostean

Kontzeptu mapa
Europa eta Ekilade Hurbileko mapa Lehen Mundu Gerraren ostean

You might also like