You are on page 1of 3

Suminaren Estrategia

Eneko Sarasola - 4.C


Haria
Istorioaren protagonista Aimar Goikoetxea da, Donostian bizi den antropologo gazte bat. Egun
batean, Flora izeneko emakume baten dei bat jasotzen du, bere laguntza eskatuz. Emakumeak
literatura lehiaketa bati esker ezagutzen zuen Aimar (izan ere, Aimar idazlea ere bada) eta bere
semea itzultzearren, mutikoak errealitatea manipulatzea nahi zuen. Zenbait datu ematen dizkio
bere ikerketa egiteko eta hogei mila euro lanagatik. Florak esaten dionaren arabera,
emakumearen seme Fede Ayestak etxetik alde egin zuen bere amak mesprezu egiten ziolako
Garbiñeri (bere bikotea zena); gainera, duela bi urte, bere aita hil zen istripu batean, bere
goibeltasuna areagotzen zuena.

Aimar hurrengo egunean bertan hasi zen bere ikerketarekin, Erika izeneko neskatxa bat bilatuz.
Florak esandakoaren arabera, Erika Federen lagunik minena zen; zitekeena zen bere etxean
egotea azken egun hauek. Bere etxearen aurrean margolari gisa mozorrotu zen beragan arreta
pizteko. Eta plana ondo atera zitzaion, gau horretan bertan neskarekin zegoen ostatu batean,
eta Garbiñeri buruz behar zuen guztia kontatu zion. Garbiñe egun batzuk zirela joana zen
Bilbora erizain lanetara; beraz, Aimarrek bazekien zer norabidetan eman hurrengo pausoa.

Apaizez mozorroturik, Aimar Bilbora doa hurrengo egunean Bilboko ospitalera Garbiñe
ezagutzera. Dismuluz, Aimar maitasun kontuei buruz hitzegiten hasten da, Federen gaia atera
arte. Garbiñek konfidantza osoa duenez apaizarengan, gutun bat ematen dio Aimarri, Fedek
jaso dezan. Bilbotik at egiten duenean, gutuna irakurtzen du, eta harritzen duen gauza bat
irakurtzen du: gutuna 'laster arte' batekin bukatzen du. Hurrengo goizean, Florak haserre
deitzen dio ia zer egin duen galdetu, Garbiñe goiz hartan suizidatu baitzen.

Aimar errudun sentitzen da alde batetik, baina atzera begiratu gabe aurrera jarraitzea
erabakitzen du. Fede depresioak jota zegoenez, psikologo bat zuen Donostian. Antropologoa
psikologoaren kontsultara joan zen Fedetaz galdezka, eta zertxobait kostata, lortzen du
informazio pixka bat. Garbiñeren suizidoa ere komentatu zuten, eta psikologoak, argazkia
ikusirik, fitxategi baten bila doa. Bere gaixoetako bat izan zela dio, Isabel Muga izenekoa.
Momentu hortan bazuen nondik jarraitu. Gauean, bere pisukide Diegori Erikaren erretratu bat
eskatzen dio, eta itzalekin zerikusia izan behar zuen (lehenengo aldian, itzalak izan baitziren
bere argudio nagusia neskatxarekin) hura txunditzeko eta bide batez informazio gehiago
lortzeko.

Hurrengo egunean Erikarekin geratzen da, eta nondik jarraitu lortzen du: Gerardo Ayesta,
Floraren senarra hil zenean, Florak enpresa itxi egin zuen, zorra handiak eta jendea kalean utzi;
zenbait langileren suizidoak ere ondorioztatu zuen enpresaren itxierak. Gertakizun hauen
inguruan gehiago miatu zuen Aimarrek, lehenengo eta behin Interneten, eta gero Koldo
Mitxelena liburutegiko hemerotekan. Azken honetan baliagarria zen informazioa aurkitu zuen:
suizidatutako langileen izen-abizenak. Lortutako izenak Google bilatzailean bilatu, eta xake-
jokalari baten izen bat lortu zuen, suizidatutako langile baten alaba zena. Tamalez, datu gutxi
zeuden hari buruz; besteak beste, Irunen bizi zela.

Otu zitzaion leku bakarra Irungo xake taldea izan zen. Han, eta Garbiñeren (edo Isabel
Mugaren) argazkia erakutsi zion han zegoen xake jokalari bakarrari. Hark esan zuen noizean
behin zihoala xakean jolastera, baina bizpahiru urte zirela joan ez zenetik. Bere izenagatik
galdetu zuen, eta pixka bat denboran atzera egin ahala, burura etorri zitzaion Udane Irabien
deitzen zela. Aimarrek bazituen jadanik zenbait teoria istoriaren zergatiak azaltzeko. Dena den,
argi zuen gauza bakarra Udane Irabien, Garbiñe eta Isabel Muga pertsona bera zirela zen.

Federekin harremanetan jartzeko momentua zela uste zuen Aimarrek, beraz deitzeari ekin zion
eta, hasieran Fede uzkur egon arren, Aimarrek konbentzitu egiten du nonbait geratzeaz, kontua
Garbiñeri buruz dela argudiatuz.

Udane Federen etxera doa (Garbiñeren izpiritua dela uste du Fedek) eta hiltzera animatzen du
Udanek, neskak berak emandako pilula batzuen bidez. Fedek hildakoarena egiten du, eta
Udanek dena garbitzen du aztarnarik ez uzteko. Ateratzean, Aimar aurkitzen du, Fede ere
ohetik jaiki eta Udaneri esaten diote dena grabatuta zegoela eta pilula horiek ez zirela Udanek
emandakoak, efekturik gabeko batzuk baizik. Orduan, Aimar eta Udane kafetegi batera doaz
gauzak argitzera. Aimarrek esaten du oso landuta eta ondo pentsatuta zegoela estrategia
guztia, suminaren estrategia. Gainera, Flora gartzelara joango dela esaten dio, egin duen kalte
guztiarengatik. Gainera, ez du Udane salatuko egin duen guztiarengatik.

Pertsonaiak
• Aimar Etxeberria istorioaren protagonista da. Donostian bizi da. Antropologoa da eta idaztea
atsegin du. Errealitatea aldatzeko ahalmen handia du, horregatik aukeratzen du Florak bere
seme Fede berreskuratzeko.

• Fede Ayesta bere etxetik at egin duen mutiko bat da. Bere amak bera aurkitu nahian, Aimarri
eskatzen dio laguntza.

• Flora Urbina Federen ama da, eta laguntza eskatzen dio Aimarri bere semea aurkitzeko.
Diruduna den arren, zorra asko utzi zituen bere senarraren enpresa Gerayesa ixtean.

• Erika Federen lagun minena da, Donostian bizi da eta margolanak atsegin ditu. Aimarrek
lehenengo informazio-iturri gisa erabili zuen bere ikerketan, margolariz mozorrotuz eta bere
atentzioa deituz.
• Udane Irabien eleberriko antagonista nagusia da. Bere helburu nagusia Florari min egitea da,
hura izan baizen bere aitaren suizidioa eragin zuena. Horretarako, bi pertsonaz 'mozorrotzen'
da: Garbiñe, Federen neska laguna; eta Isabel Muga, Álvaro Ereño psikologoaren gaixo bat.
Azkenean bere planak (Suminaren Estrategia) huts egiten du, Aimarrek asmatzen baitu zein
ziren asmoak eta ondorioz, aurreratu egiten baita.

• Diego Aimarren pisukidea da. Margolaria da. Eleberrian gutxitan azaltzen da, baina dirudienez
Aimarren lagun ona da, honek margolana egiteko eskatu eta segituan baietz esaten baitio.

Ingurugiroa
Istorio guztia hirian garatzen da; horren ondorioz, pertsonai guztiek ‘hirikoi’ jarduten dute.
Eleberriak dituen ezaugarriek ezinezkoa egiten dute istorioa baserrian kokatzea: hilketak,
ikerketak, iruzurrak eta halakoak hirian ematen dira gehien; gainera, hiriko giroak xarma
gehiago ematen dio horrelako istorioari baserrikoak baino.
Ia pertsonai guztiak lauak dira, Aimar eta Udane izan ezik: pertsonaien ekintzak erraz aurreikusi
daitezke. Guztiak dira, gainera, fisikoki berdintsuak: gazteak, (ez du ematen inork 40 urteak
pasatxo dituenik, Flora ezik), hirikoiak, (teknologiarekin trebeak, hiria ezagutzen dute) eta inork
ez du ezaugarririk fisikoki oso nabarmena (ezindua izatea, esaterako).
Nabarmen den beste ezaugarri bat guztiek elkarretaz fidatzen ez direla da. Une oron batez edo
bestez ez da fidatzen Aimar (eta beste pertsonai batzuk). Honek misteriotsua egiten du istorioa.

Iritzia
Eleberri hau oso interesgarria iruditu zait arrazoi desberdinengatik:

Lehenik eta behin, oso erritmo ona du, eta horrek irakurketa erraztu egiten du. Ekintza berriak
etengabe gertatzeak oso arina eta interesgarria egiten du irakurketa. Bestalde, ona zirudiena
ere balikete hain ondo ez egotea: Beharbada gertakizun gehiegi dira orrialde gutxitan; liburua
zertxobait luzeago izango balitz, gutxienez niri ez litzaidake gertakizunak pilatuta daudenaren
sentsazioa emango.

Gainera, gustoko dut eleberriaren planteamendua: istorio fiktizioaren barruan beste fikzio bat
sortzen da, interesgarritasuna eta jakinmina sortuz hasiera-hasieratik. Egiari eta gezurrari
buruzko erreferentzia asko daude eleberri guztian zehar.

Gutxien gustoko izan dudan ezaugarria oso lerro zuzena dagoela eleberri guztian.
Protagonistari ez zaizkio gauzak gaizki ezta batean ere ateratzen eta horrek oso irreala
bihurtzen du argumentu guztia. Beharbada istorio guztiari buelta ematen dion ezusteko
gertakari bat da eleberriak behar duena benetan oso interesgarria egiteko.

You might also like