You are on page 1of 4

PROGRAMAZIO LABURRA

2009-
IKASTETXEAREN IZENA MENDEBALDEA, B. H. I.
2010
2009-09-
ARLOA / GAIA FILOSOFIA ETA HIRITARTASUNA DATA
7
2
ETAPA - MAILA 1-2 DBH 3 DBH 4 DBH 1 BATX. x
BATX.

1 HELBURUAK: GUTXIENGO GAITASUN MODUAN DEFINITUAK


ZER?
-Eguneroko gertaerak ikuspuntu filosofikotik ulertzeko gauza izan eta Filosofiari dagozkion
kontzeptu eta terminologia propioa erabili gaien analisi eta eztabaideetan; halaber, jakintza
filosofikoaren ezaugarri bereizgarriak ezagutu eta honen eremuak ezberdintzeko gauza
izan (Metafisika, Epistemologia, Etika, Antropologia...)
-Behin mendebaldeko Filosofiaren Historian zeharko problema filosofiko-metafisiko
garrantzitsuenak (errealitatea, giza existentzia, Jainkoa, heriotza, arrazoia...) ezagutu eta
ulertzeko gai izan, planteamendu filosofikoak egoki argumentatuz eta gai berari buruzko
beste planteamendu eta argumentazioekin alderatuz.
NOLA?
-Testu filosofikoak analizatzeko gai izan, euren barne koherentzia eta testuinguraketa
historikoa kontuan hartuz. Abiapuntu honetatik, ikasleak iruzkin kritikoa garatzeko gauza
izan behar du. Horretarako, mahaira ekarritako problemak, erabilitako argudioak eta
eskeinitako konponbideak identifikatzeko gaitasuna erakutsi behar du.
-Lan intelektual autonomoak eskatzen dituen prozedurak erabili, idatzizko zein interneten
bidezko iturrietatik informazioa jaso eta aukeratu, alderatu, analizatu, sintetizatu eta
kritikoki baloratuzeko gai izan, beti taldean garatuko den eztabaida arrazionalaren
markoan.
ZERTARAKO?
-Berdintasunaren aldeko eta ezberdintasunarekiko errespetua azpimarratuko duen Giza
Eskubideetan oinarrituriko diskurtso demokratikoa garatzeko gauza izan.
-Arrazoitik eta hiritartasunetik abiaturik, utopiak proiektatzeko gaitasuna lortu beti mundu
hobe baten bila eta horretara ekintzak bideratuz.
- Gizarte aldakor eta anitzaren aurrean, adigarritasuna eskeintzen duen ikuspegi
arrazionala eta orokorra bereganatzeko gai izan, gertakari partikularren nondik
norakoa agerian utziz.
Konpetentzia orokorrei dagozkienak
• Autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasuna. Testu filosofikoak irakurriz eta
hauetan eztabaidatutako problemei buruz hausnartuz, ikaslea errealitatea bere
osotasunean ulertzeko gauza da.
• Hitzen bidezko komunikaziorako gaitasuna. Kontzeptu- eta argumentazio- maila
konplexua duten testuak irakurriz, ikaslea izaera zientifiko eta teknikodunak
ulertzeko gai da.
• Ikasten ikasteko gaitasuna, Ikasleak, bere lanak beste ikaskideen lanekin
alderatuz, berari dagokion maila akademikoa berak bere kabuz neurtzen daki.
• Gizarte- eta hiritar- gaitasuna. Norberaren lana besteei azaltzean eta honetaz
ikaskideekin eztabaidatzean eta debatitzean, ikasleak, aniztasuna aberastasuna
dela ulertzen du eta elkarbizitza positiboa garatzeko beharrezkoak diren jarrerak
garatzeko gauza da: besteek diotena entzuten jakin, iritzi ezberdinen aurrean
errespetua eta tolerantzia erakutsi eta zehaztasun intelektual eta kritikoa
mantendu.
• Informazio idatzia eta digitala erabiliz eta baloratuz, Ikasleak informazioa
erabiltzeko gaitasuna eta gaitasun digitala eskuratu ditu.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
ORD. 1. ebaluazioa ORD. 2. ebaluazioa ORD. 3. ebaluazioa
Jakintza filosofikoaren Antropologia
berezitasuna beste bilogikoa: gizakiaren Filosofia politikoa.
jakintza mitologiko, ezaugarri psikofisikoak. Botere politikoaren
erlijioso eta zientifikoen Darwinen jatorria eta zilegitasuna.
aurrean. Bere zentzua eboluzionismoaren Legitimazio kontzeptua.
eta beharrezkotasuna. ikuspuntutik. Kontraktualismoa eta
organizismoa
Zientziaren Filosofia: Antropologia
Zientzia esperimentalen filosofikoa: giza Demokrazia eta
eta formalen izaerak, arrazoimenaren izaera. herritartasuna.
28 prozedurak, metodoak, Monismo eta dualismo, Justiziaren teoriak
egia irizpideak eta egia 29 askatasuna eta 29 historian zehar.
mailak. determinismoa. Teoría klasioak,
liberalismoa,
Antropologia kulturala: utilitarismoa,
Ezagutzaren Teoria: hominizazio prozesu sozialismoa...
Errealismoa eta sozio-kulturalak, Demokraziaren sorrera
Idealismoa, pertzepzioa, kodifikazio sinbolikoa eta eboluzioa. Bakea,
Arrazionalismoa, (lengoaia), egokitzapen balio demokratikoak eta
dogmatismoa, eraldatzailea (lana, Giza Eskubideak
kausalitate printzipioa, teknologia), gaitasun defendatzeko estatu
indukzioa, dedukzioa... proiektiboa, natura eta demokratikoak duen
kultura, erlatibismo zilegikotasuna.
Metafisikari loturiko gai kulturala,
hauetatik, aukeran, bi etnozentrismoa...
gutxienez: jakintza
metafisikoaren izaera eta
honen orientabide
nagusiak; metafisika
izpiritualista eta
materialisten arteko
ezberdintasuna; honen
kontrako kritika
nagusienak; gaur
eguneko galdera
metafisiko nagusienak:
errealitatearen
problema, giza
existentziaren zentzua,
Jainkoaren problema,
esperientzia estetikoa,
etab...

3 METODOLOGIA
-Testu liburua oinarritzat hartzen dela, irakaslearen azalpen magistralak.
-Elkarrizketak eta eztabaidak aurkeztutako ideiak eta teoriak bideratzeko.
-Iturri ezberdinetatik hartutako materialak, lantzean behin, erabili daitezke: testu tematikoak,
egunkarietako berriak, iritzi artikuluak, web orriak, erreportaiak, idazlan literarioen kapituluak...
-Gai bakoitzari buruzko banakako hausnarketa pertsonalak, ariketak, laburpenak, eskemak,
idazlan monografikoak, testu iruzkinak.
-Banakako zein taldeko azalpen publikoak, irakurketen komentarioak, lan gidatuak...
-Baliabide digitalak: blogak, Interneteko web orriak, Power point aplikazioan egindako
aurkezpak...
4 BALIABIDEAK
TESTU LIBURUA: EDITORIALA:
Filosofia eta Hiritartasuna 1.Batxilergoa Santillana

Material osagarriak:
Etxean zein klasean pelikulak eta dokumentalak erabili daitezke ikasgaiak laguntzeko (El
nombre de la rosa, La odisea de la especie, Matrix, Bizitza ederra da, eta abar
Landutako gaiekin zerikusi duten liburuak: El mundo de Sofía, El misterio del solitario, Munduko
historiarik ederrena...)

5 EBALUAZIO SISTEMA
KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
-Idatzizko froga egingo da ebaluaketan zehar kontzeptu nagusiaz jabetu eta helburuak lortu diren egiaztatzeko.
-Idatzizko frogetan eta ariketetan argudiatzeko ahalmenari garrantzi berezia emango zaio. Azterketen
balorazioak kontuan hartuko ditu hurrengo aspektu hauek: argitasuna, egokitasuna, koherentzia, kreatibitatea,
adierazpena eta zehaztasun sistematikoa
-Ikasgelan ikasleak duen ikasteko jarrera eta eguneroko lanak kontuan izango dira. Jarrera ebaluazio nota
osoari gehituko zaio.
-Ez da nota igotzeko azterketa berezirik eskeiniko.
-Erreklamazioei dagozkiona, ez da gela barruan azterketaren berrikusketarik egingo. Erreklamazioak
atsedenaldietan bideratuko dira.
Prozedurazko notak (%20) kontuan izango dugu froga kontzeptualaren emaitzei gehitzeko, legearen arabera.
Eta ez dezagun ahaztuko argudiatzeko ahalmenari garrantzi berezia emango zaiola. Prozedurek, ebaluazioro,
jarrerako notan kontuan hartzeaz gain, nota borobiltzeko ere (gorantz zein beherantz, balioko dute.)
-Jarrerak notaren %10 balio izango du. Jarrerazko nota (%10) halaber gehituko da ebaluazio bakoitzean (bataz
besteko ponderatuena hain zuzen) nota bat ipintzeko. Jarrerazko edukinak gainditzeko, nota minimo bat atera
behar da. Jarrerazko nota minimo honek portaera ona erakutsiaz gain, etxerako lanak egitea eta bere epean
entregatzea suposatzen ditu.
-Ebaluaketa bat gainditutzat emateko edukin guztietan nota minimo bat ateratzeaz gain, guztira bost puntu
gutxienez atera behar da.
-Ikasle batek azterketa arrazoi justifikatu batengatik ez badu egiten, berreskurapen egunean egingo du, eta
gainditzen ez badu, beste froga bat egingo zaio Filosofia Mintegiak zehaztuko duen datan. Beraz, azterketa
egin arte ez zaio notarik jarriko boletinean, eta gurasoei azalduko zaie notaren falta. Ebaluazio azterketan
hutsegitea justifikatzeko gurasoen justifikazioarekin batera zihurtagiri ofizialak aurkeztuko dira (Eskola
Kontseiluak erabakitakoa)
KALIFIKAZIOEN BALIO
KONTZEPTUAK %70 PROZEDURAK %20 JARRERAK %10
PORTZENTUALA
6 BERRESKURASPEN SISTEMA

-Gaiari dagokion idatzizko froga egin beharko du berriro (errekuperaketa azterketa deitzen duguna).
Errekuperazio azterketa ebaluazioaren eredu berdinekoa izango da. Errekuperazio azterketen nota bost
baino gehiago izatekotan, berrekurapena izateagatik, ipiniko zaion nota bost izango da. Gaiari dagokion
idatzizko froga ahalik eta lasterren egin beharko da (ebaluaketaren hurrengo bi asteen barruan.)
-Kurtso amaieran, azken nota, kurtsoan zehar ateratako emaitzen bataz besteko orokorra izango da
(ebaluaketaz ebaluaketa) eta ez da nota igotzeko azterketa berezirik eskeiniko.
-Ohiko azterketa nahikotasun froga denez gainditu gabekoaz bakarrik burutuko da. Honako azterketaren
balioa bost puntu gehienez izango da.
-Ez ohiko azterketeta globala eta orokorra izango da , hots, zatirik gabe, eta gaitasuna emango zaio
gaindituz gero; gainera ohiko frogaren eredua jarraituko du.
-Nota borobiltzea : Legeak hala aginduak, hamartar gabeko nota jarri beharko dugunez borobilketa bat
egingo da azken nota erebakitzeko. (borobilketa honek ez du suposatuko derrigorrez igoera bat izango
dela)

You might also like