You are on page 1of 11

A eredua (LH 3.

zikloa)

Arantzako
sorgina
Bazen behin, Nafarroako Arantza
herrian, Joxepa izeneko emakume
zahar bat.

Egunez, Joxepak sendabelarrak


biltzen zituen herriko jendeari
laguntzeko. Horregatik herriko jendeak
maite zuen.

Gauez, katu beltz bat ibiltzen


zen herrian; katu beltz hori
etxeetara sartzen zen eta
txoko guztietatik ibiltzen zen.

Gau batean, katu beltz hori


Anttonioren etxera sartu zen
tximiniatik.

Bat-batean, Anttoniok, etxeko gizonak,


etxearen barruan katu beltza ikusi eta makila
bat bota zion.

Anttoniok makilarekin katu beltza jo eta


katuari hanka hautsi zion!

2
Orduan,
katuak ateko zulo batetik ihes egin zuen.

Hurrengo egunean,
J oxepa herriko azokara joan zen.
H errenka zebilen Joxepa.
Z ergatik?
J oxepak hanka hautsita zuelako!

Anttonio ere azokara joan zen


erosketak egitera.
Orduan Anttoniok Joxepa
herrenka ikusi zuen.

- Egun on Joxepa! Zer pasatu zaizu? Zergatik zabiltza


herrenka?
- Atzo paseatzera atera nintzen baina erori nintzen eta
mina hartu nuen hankan.
- Atzo paseatzera? Eta katu beltz bat ez zenuen ikusi?
Nik hanka hautsi nion katu beltzari!
- Ez, ez nuen ikusi, ez...

3
Eta Joxepa joan egin zen.
Anttonio harrituta gelditu zen.

Egun batean Joxepa gaixotu zen.


Oso gaixorik zegoen eta lasai gelditzeko sekretua
norbaiti kontatu behar zion.
Joxepa Anttonioz oroitu zen eta etxera etortzeko
deitu zion.

Anttonio Joxeparen etxera joan zen eta


galdetu zion:
- Kaixo, zer moduz zaude?
- Gaixorik, oso gaixorik nago.
- Zer nahi duzu, Joxepa?
- Sekretu bat kontatu!
- Zein sekretu?

- Katu beltz hura... gogoratzen duzu?


- Bai, bai...
- Katu beltz hura, hanka hautsia zuena.
- Bai, bai...
- Katu beltza... ni nintzen!

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.

Hiztegia:
. Sendabelarra: sendatzeko erabiltzen den
belarra edo landarea.
. Hautsi: puskatu, apurtu
. Herrenka: mainguka, hanka baten mina.

(Herri ipuina, moldatua)


A eredua (LH 3. zikloa)

4
IZENA:..........................................DATA:.........................................

Arantzako sorgina- Ariketak

Jarri X erantzun egokiaren parean.

1. Nork kontatzen du ipuin hau?


Katu beltzak

Sorginak

Anttonioren lagun batek

Narratzaileak

2. Egunez Joxepak...

...etxeko lanak egiten zituen.

...belarrak biltzen zituen mendian.

...belarrak biltzen zituen etxea apaintzeko.

...lo besterik ez du egiten.

3. Gauez Arantza herrian...

...sorginak katu beltza harrapatzen zuen.

...katu beltza ibiltzen zen.

...katu beltza mendira doa.

...sorginak mendian belarrak biltzen ditu.

4. Zer egin zuen Anttoniok katu beltza ikusi zuenean? Eta zer gertatu zen
ondoren? (Idatzi)

……………………………………………………………………………………………………………………………..

……………………………………………………………………………………………………………………………..

5. Irakurri ondorengo lau esaldiak. Zein da egia?

5
Katuaren izena Anttonio zen.

Katu beltzak makila bota zion.

Joxepak sendabelarrak biltzen zituen.

Arantza herrian bakarrik katuak bizi ziren.

6. Ordena itzazu ipuinaren zati hauek denboraren arabera:


(1. 2. 3. 4.)

Anttoniok Joxepa azokan ikusi du.

Joxepa herriko azokara joan da, herrenka.

Joxepak sendabelarrak biltzen ditu.

Anttoniok katu beltzari makila bat bota dio.

7. Nola sartu eta atera zen katua Anttonioren etxetik? Esan zein den egia
(E).

Tximiniatik sartu eta zulotik atera zen.

Zulo batetik sartu eta tximiniatik atera zen.

Leihotik sartu eta zulotik atera zen.

Tximiniatik sartu eta atetik atera zen.

8. Joxepa herrenka zebilen; zergatik?

6
........................................................................................................

.........................................................................................................

9 Lotu gezi baten bidez antonimoak.

lasai gaztea

sartu txuria

beltza urduri

zaharra atera

10. Testuan katua agertzen da, baina herrietan beste animalia batzuk ere
bizi dira. Idatzi herrietan bizi diren beste animalia batzuen izenak.

............................ .............................. ..................................

............................ .............................. ..................................

11. Testu honetan galdera marka (?) eta harridura marka (!) esaldiaren
bukaeran bakarrik agertzen dira. Zergatik?

Hasieran ez dira jartzen, maiuskulaz hasten direlako.

Euskaraz, esaldiaren bukaeran bakarrik jartzen direlako.

Ahaztu egin zaielako hasieran jartzea.

Euskaraz ez dira jartzen galdera eta harridura markak.

A eredua (LH 3. zikloa)

Irakaslearendako erantzunak
7
Arantzako sorgina-Ariketak

Jarri X erantzun egokiaren parean.

1. Nork kontatzen du ipuin hau?

Katu beltzak

Sorginak

Anttonioren lagun batek


X Narratzaileak

2. Egunez Joxepak...

...etxeko lanak egiten zituen.


X ...belarrak biltzen zituen mendian.

...belarrak biltzen zituen etxea apaintzeko.

...lo besterik ez du egiten.

2. Gauez Arantza herrian...

...sorginak katu beltza harrapatzen zuen.


X ...katu beltza ibiltzen zen.

...katu beltza mendira doa.

...sorginak mendian belarrak biltzen ditu.

4. Zer egin zuen Anttoniok katu beltza ikusi zuenean? Eta zer gertatu zen
ondoren? (Idatzi)

Katu beltzari makila bat bota zion eta hanka hautsi zion (edo antzekoren bat).

5. Irakurri ondorengo lau esaldiak. Zein da egia?

8
Katuaren izena Anttonio zen.

Katu beltzak makila bota zion.

Joxepak sendabelarrak biltzen zituen.


X

Arantza herrian bakarrik katuak bizi ziren.

6. Ordena itzazu ipuinaren zati hauek denboraren arabera:


(1. 2. 3. 4.)

4 Anttoniok Joxepa azokan ikusi du.

3 Joxepa herriko azokara joan da, herrenka.

1 Joxepak sendabelarrak biltzen ditu.

2 Anttoniok katu beltzari makila bat bota dio.

7. Nola sartu eta atera zen katua Anttonioren etxetik? Esan zein den egia
(E).

Tximiniatik sartu eta zulotik atera zen.


x
Zulo batetik sartu eta tximiniatik atera zen.

Leihotik sartu eta zulotik atera zen.

Tximiniatik sartu eta atetik atera zen.

9
8. Joxepa herrenka zebilen; zergatik?

Bera katu beltza zelako eta Anttoniok eman zion makilarekin (edo antzekoren bat).

9 Lotu gezi baten bidez antonimoak.

4 gaztea
1 lasai

3 txuria
2 sartu

3 beltza 1 urduri

4 zaharra 2 atera

10. Testuan katua agertzen da, baina herrietan beste animalia batzuk ere
bizi dira. Idatzi herrietan bizi diren beste animalia batzuen izenak.

Behia – ardia – txakurra – katua – oiloa – zaldia (adibidez)

11. Testu honetan galdera marka (?) eta harridura marka (!) esaldiaren
bukaeran bakarrik agertzen dira. Zergatik?

x Hasieran ez dira jartzen, maiuskulaz hasten direlako.

Euskaraz, esaldiaren bukaeran bakarrik jartzen direlako.

Ahaztu egin zaielako hasieran jartzea.

Euskaraz ez dira jartzen galdera eta harridura markak.

10
IKASTETXEETAN EGINDAKO APLIKAZIOAREN ONDORIOZKO OHARRAK.

ARANTZAKO SORGINA.
A EREDUA, 6. MAILA, NARRAZIOA.
Testuak 261 hitz ditu.
LAGINA: 5 ikastetxe, 6 ikasgela, 108 ikasle.

Testua: Ipuina da. Hitzen bat zaila egin ahal zitzaien, adibidez:
“herrenka ibiltzea”. Bederatzi galdera egin ziren, horietatik 5k berariazko
informazioa bilatzea zuten helburu; 1k, testua bere osotasunean ulertzea;
1k, interpretazio bat garatzea eta 2k, testuaren edukiaren edo formaren
gaineko hausnarketa egitea.

Emaitza: Batez besteko puntuazioa 7,03 izan da.

Galdera bakoitzaren erantzun egokia eman zuten ikasleen ehunekoa:

G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10 G11
97,00 43,00 84,00 78,20 56,00 57,75 90,00 40,50 95,00 (*) (*)

Zuzenketak: Erantzunen formatua batu egin da. Protagonistaren izena


“Joxepa” izango da, ipuinaren ulermena errazteko. Aditz denbora guztiak
lehenaldian jarriko dira. 3 hitzen Hiztegia erantsi da. Testuaren
interpretazio garapena indartzeko eta trebetasunen arteko oreka izateko
asmoz bi galdera berri sartu dira. Horrela, probak 11 galdera izango ditu.

Ondorioak:
Aplikazioa egin ondoren, probak 11 galdera izango zituela erabaki zen.
Galdera horiek hurrengo trebetasun hauei dagozkie:
1T (informazioa bilatzea) G2, G3, G5
2T (testua bere osotasunean ulertzea) G6
3T (interpretazio bat garatzea) G4, G7, G8
4T (edukiaren edo formaren gaineko G9, G10, G11
hausnarketa)

Puntuatu nahi izanez gero, galdera bakoitzaren balorazioa honakoa izatea


proposatu zen:

G1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 G9 G10 G11
1 0,5 0,5 1 0,5 1 1 1,5 1 1 1

Gutxienezko puntuazioa: 6
Puntuazio horretatik behera irakurriaren ulermena ez da ontzat joko.
Aztertu egin beharko da zein galderatan egiten duen hutsa eta zein trebetasun
diren landu behar direnak.
(*) galdera berriak dira eta ez zen aplikazioan testatu.
11

You might also like